Pasa den abenduaren 3an, Euskal Herriko hainbat bazterretan bezala, gure eskolan ere egitarau berezia prestatu genuen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Besteak beste, ikasgeletan euskarazko film laburrak ikusi genituen, herri kiroletan parte hartu eta ikasleek etxean egindako patata tortilla goxoak dastatu genituen.
Ikasleen parte-hartzea eta jarrera oso ona izan zen, eta irakasleren bat ere animatu zitzaigun txinga proban!
Egun arrakastatsua suertatu zen, zalantzarik gabe. Baina euskarak Sansomendin bide arrakastatsua izan dezan urteko 365 egunetan egon beharko luke presente.
Sansomendiko Ikas Komunitatean badakigu gure helburuak lortzeko denon arteko lana beharrezkoa dela, eta horretan ari gara.
Aurrera Sansomendi euskalduna!