Elkarbizitza

Gatazkak saihesteko eta ebazteko eredu dialogikoa

Gure eskola Ikas-Komunitatea den neurrian,gatazkak saihesteko eta ebazteko eredu dialogikoa jarraitzen dugu eta eredu hau aurrera eramateko erabiltzen dugun baliabidea Ausarten Kluba da.

Ikasleek berdintasunean eta errespetuan oinarritutako arauak eta jarrerak barneratzea eta erabiltzea da gure helburu nagusia.

Helburu hori lortzeko, bereziki gatazken sortzaile izan litezkeen jarrera desegokiak edo disruptiboak saihestean jartzen dugu arreta.

Ikas-komunitate osoak esku-hartze ildo bera jarraitzen du, printzipio hauen arabera:

  • Gatazkak eredu dialogikoaren arabera kudeatzea.
  • Eredu dialogikoari jarraituta, indarkeria mota guztiak gaitzestea.
  • Indarkeria erabiltzen ez duten pertsonak erakargarritzat jotzea.
  • Adiskidetasunaren balioa indartzea:

“Maite nauenak ondo tratatzen nau”

  • Ingurune egokiaIsortuta, gaitasun hauek eskuratzea:

Biktimaren alde jartzekoa eta erasotzailea bakartzekoa.

“Isiltasunaren legea” apurtzekoa.

“Ez” da “ez” esatekoa eta onartzekoa

Ausarten klubak hiru helburu nagusi hauek ditu:

  • Ikaskideen arteko lotura sentimendua sortzea, talde bateko partaide direla sentiarazteko-
  • Indarkeriarik gabeko ingurunea eraikitzeko aukerak eskaintzea.
  • Tratu onean eta adiskidetasunean oinarritzen diren harremanak sustatzea.