IKA, IKA, IKA SANSOMENDI KORRIKA!!!

       Pasa den martxoaren 27an Sansomendi IPI komunitatean euskararen aldeko KORRIKA festan parte hartu genuen. KORRIKA AEK-k (alfabetatze eta euskalduntze koordinakundeak) bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko maratoi erraldoia da. Euskal Herri osotik pasatzen da eta euskararen alde dagoen pertsona guztiek hartzen dute parte. Gure eskolak ere bere ekarpena egin zion aldarrikapen honi.

       Goizeko 11etan hasi ginen Lehen Hezkuntzatik, Bigarren hezkuntzatik pasa eta Haur Hezkuntzan bukatu zen, bertan irakurri zen festari bukaera eman zion mezua. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi (ikasle, guraso, auzotar eta irakasleei).

Bi urte barru berriz ere elkartuko gara euskararen aldarrikapen festa honetan.

Sakatu argazkian bideoa ikusteko

Deja un comentario